
|

Zuzenbidearen Euskal Akademiak bere baitara biltzen ditu egungo gizarteaz kezkatuta agertzen diren euskal legelari guztiak, gizarte hori abian baitago gero eta konplexuagoa den etorkizun baten bila. Jakin badakigu garai berriek arau-sistema berriak behar dituztela. Horrekin batera, garai berriotan nahitaezkoa da hausnarketa berriak egitea, eta horretarako prest agertzen dira Akademiako kideak.
Gure leloa bat dator Europar Batasunak duenarekin:
• Aniztasunean bat eginik. (Europako Konstituzioaren I-8. artikulua).
• Bat eginik, bakea eta ongizatea bilatzeko; anitz, ordea, baliabideetan eta baliabideok erabiltzeko moduan.
• Bat eginik, ostertzetan; anitz, ordea, paisaietan.
• Bat eginik, betidanik bat-eginda bizi behar zen Europa batean; anitz, ordea, herrialde, eskualde eta tokiei dagokienez.
Zuzenbidearen inguruko borroka ez da agortzen zuzendaritzako erakunde batean. Haatik, borroka horri heldu behar zaio Europako bazter guztietatik, baita usadio eta ohitura desberdinak dituzten horietatik ere. Ziur gaude, gure arloan bizitza juridikoa bideratzeko gauza bagara, Europa handiago eta zuzenago bat egiten lagunduko dugula.
Zuzenbidearen Euskal Akademiak helburu du Europako zuzenbidea egitea Bizkaitik, Euskaditik, Espainiatik.
AKADEMIAREN LAGUNTZAILEAK.
Bilboko lanbide-erakundeek gozotasunez
hartu dute Akademiaren sorrera. Lanbide-elkarterik
garrantzitsuenek (Bilboko Abokatuen Bazkuneak, Notarioen Elkargoko Dekanotzak,
Euskadiko Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Elkargoak eta
Prokuradoreen Elkargo Txit Prestuak) atsegin handiz hartu zuten Akademiaren
agertzea, akademia honek gure bizitza juridikoaren hutsune esanguratsua
betetzen zuelako. Erakunde horiek, gainera, finantza-laguntza eman dute,
eta laguntza hori ezinbestekoa izan da Akademia abian jartzeko. Horrekin
batera, lankidetza pertsonala eskaini dute,
hori ere beharrezkoa, eta euren lokalak eskaini dizkigute, biltzarrak
eta lan-saioak egiteko.
Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Gobernu Batzak, 2003. urteko apirilaren
11n bilduta, adierazi zuen akademia hau bultzatu beharreko ekimena dela.
Bide beretik hartu gaituzte Deustuko Unibertsitateko
zuzenbide Fakultateko dekanoak, eta Merkataritza,
Industria eta Nabigazio Ganberako Lehendakariak. |