JARDUERAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN JARAUNTSIKO OINORDETZA ETA FAMILIA ONDAREA ESKUALDATZEKO PLANGINTZARI BURUZKO IKASTAROA

Ikastaro honen helburua da eragile juridikoa gaitu, familia ondarearen eskualdaketan ziurtasunez eta zehaztasunez joka dezan, batez ere, horren eragile edo osagaiak lotuak badira Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren legeariarekin, dela zibila, dela zergari buruzkoa. Hori dela eta, orain aurkezten den ikastaro berri honetan metodologia praktikoa nagusitzen da, eta horren bidez bateratu egiten dira azalpen teorikoak eta errealitatearen gertaera eta egoerak. Beti ere, aintzat harturik halako irizpideak, organo administratibo zein judizialetan ematen direnak, jurisprudentzia eta doktrina barne. Oraingo honetan Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuak, ahalegin biziak egin dituzte Euskal zuzenbide zibilaren ikastaro praktikoa Donostian antolatzeko. Ikastaroa Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuak duen ordezkaritzaren egoitzan egingo da. Ikastaroa Gipuzkoako jardule juridikoei zuzenduta dago. Ekitaldien gaiak, matrikula eta ikastaroaren bestelako ezaugarriak blog honetan adierazten dira.


  • Hasiera-data: 2023/04/18
  • Bukaera-data: 2023/05/30
  • Lekua: C/ Fuenterrabia, 6-1º, Donostia-San Sebastián