Aviso legal

1. Identifikazio-datuak

Uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, jakinarazten da http://www.avd-zea.com webgunea Zuzenbidearen Euskal Akademiaren titulartasunpekoa dela. Zuzenbidearen Euskal Akademiak 48009 Bilbon du egoitza, Recalde zumarkalearen 8. zenbakian, lehenengo solairuan, eskuinera. Berari dagokion IFK hauxe da: G-95265153. Webgunearen titularrarekin edozein komunikazio elektroniko izateko, komunikazioa helbide honetara igorri beharko da: secretaria@avd-zea.com.

2. Xedea

Zuzenbidearen Euskal Akademiak erabiltzaileen esku jartzen ditu webgune honetako edukiak eta zerbitzuak.  Webgunea erabiltzeak erabiltzaile izatea dakar, eta horrek esan nahi du webgunera sartzean indarrean dauden baldintza orokorrak onartzen direla.

3. Jabetza intelektuala

Zuzenbidearen Euskal Akademia da webgune honen jabea da, eta bere titulartasunpekoak dira hor jasotako eduki ezberdinak, erreferentziak, testuak, fotografiak, irudiak, logotipoak, bai eta webgunearen diseinua eta egitura ere.

4. "Creative Commons" izeneko baimena


Titulartasun horren ondorioz, Zuzenbidearen Euskal Akademiak erabiltzaileari “Creative Commons” izeneko baimena eskaintzen dio. Eskainitako baimen-mota, zehatz esateko, hauxe da: Aitortzea – Merkataritzakoa ez – 3.0 Espainia baimen bera partekatzea. Baimenak bere barruan hartzen ditu webguneko lan jakin batzuk, eta, beraz, horiek guztiak lan baimendunak izango dira. Izatez, ondokoak dira lan baimendunak:

Baimen hori baliatuta, erabiltzaileak lan horiek kopiatu, banatu eta jendaurrean komunikatu ahal izango ditu, honako baldintza hauek betez gero:

Era berean, erabiltzaileak lan baimendunen zatiak barruratu ahal izango ditu lan sortu berrietan, lan berri horiek literatura arlokoak izan, artistikoak izan nahiz zientifikoak izan, baldin eta lan sortu berrian ageriko aipamena jartzen badu, aurretiazko lan bat erabili duela nabarmentzeko, eta, horrez gain, baimen honen baldintza guztiak betetzen baditu (aitortzea - merkataritzakoa ez - baimen bera partekatzea).

Aurreko lerrokadetan ezarritakoa, izatez, lege-baimenaren laburpen sintetikoa da; lege-baimenaren testu osoa lortzeko, egin klik hemen.

5. Bazterketak

“Creative Commons” izeneko baimena, aurreko atalean espresuki adierazitako eduki eta lanetarako soilik eskaintzen da, hau da:

Baimenetik baztertuta geratzen dira webgune honetan dauden gainerako edukiak; horiek kopiatzeko, jendaurrean azaltzeko eta banatzeko, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren baimen idatzia beharko da, berariazko hitzarmenean jasoko dena.

6. Merkataritzako erabilera

Baimenak ez du bere barruan hartzen webguneko edukiak merkataritzako helburuekin erabiltzea.  Eduki horiek merkataritzako helburuetarako erabiltzea baimenduta egon dadin, aurretiaz hitzarmen egokia sinatu behar da Zuzenbidearen Euskal Akademiarekin.

7. Bermeak baztertzea eta erantzukizunetatik askatzea

Webgunetik edozein eduki jaisten denean, hori erabiltzailearen erantzukizunpean egiten da, eta erabiltzaileak askatasunez onartzen du edukiak jaistea. Ondorenez, Zuzenbidearen Euskal Akademia beren-beregi erantzukizun orotik askatuta geratzen da, deskargaren ondorioz edozein motatako kalte-galerak gertatu arren; Zuzenbidearen Euskal Akademiak ez du erantzukizunik izango, esate baterako, edukietan izan daitezkeen akats edo hutsegiteen ondorioz, webgunea oker ibiltzearen ondorioz, webgunea sartzea ezinezkoa izatearen ondorioz, nahiz bestelako arrazoien ondorioz.

8. Datu pertsonalen gaineko politika

Erabiltzaileak, webgunearen bitartez, edozein kontsulta egiten duenean edota beste edozein zerbitzu jasotzen duenean, datu pertsonalak eman behar dituenez gero, erabiltzaile horrek esanbidezko baimena ematen du datu horiek Zuzenbidearen Euskal Akademiaren fitxategi informatikoan sar daitezen; fitxategiaren xede bakarra da erabiltzaileari web-zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea.  Fitxategia Datuen Babeserako Agentzian inskribatuta dago, eta, berori kudeatzeko, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzkoa) eta horren garapenerako gainerako arauak betetzen dira.

Erabiltzaileak bere datu pertsonaletan sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka jartzeko eskubideak ditu, eta badu eskubideon berri. Eskubide horiek idatziz egikaritu ahal izango ditu, helbide honetara mezu elektronikoa bidaliz: secretaria@avd-zea.com. Edozein kasutan ere, erabiltzaileak bermatzen du emandako datu pertsonalak egiazkoak direla.

9. Edukiak eta erabilera-baldintzak aldatzea

Webgunearen titularrak bere buruarentzat eskubidea erreserbatzen du, edozein unetan eta aurretiazko jakinarazpena egin gabe ere, webgunearen edukiak eta horiek erabiltzeko baldintzak aldatu, garatu eta eguneratzeko.  Erabiltzailea webgunean zein unetan sartu eta une horretan indarrean dauden erabilera-baldintzak bete beharrekoak izango dira harentzat; hori dela eta, erabiltzaileak erabilera-baldintzak irakurri beharko ditu aldian-aldian.

10. Jurisdikzio-eskumena

Honako baldintza hauek interpretatzeko orduan edo zerbitzua erabiltzeko orduan, edozein gatazka sortzen denerako, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta erabiltzaileak hitzartu dute gatazka hori Bilboko epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jarriko dutela.