Albisteak

Bizkaiko Foru Berriari buruzko jardunaldiak
Jardunaldiak · 14/10/2026

Hiru jardunaldi Bilbon, Bizkaiko Foru Barriaren V. mendeurrena oroitzeko

Bilbok hiru jardunaldi hartuko ditu azaroan, Bizkaiko Foru Barriaren V. mendeurrena dela-eta (1526-2026). Azaroaren 4an, Batzar Nagusietako Hitzaldi Aretoan, Zuzenbide Publikoko Sinposioa egingo da; bertan gobernantza demokratikoa, berdintasuna, Bizkaiko Ogasuna eta udal sistema aztertuko dira, eta Batzar Nagusietako talde politikoekin mahai-ingurua egingo da. Azaroaren 12an, Bizkaiko Abokatuen Elkargoan, Zuzenbide Pribatuko Sinposioa izango da, norbanakoa, familia, tronkalitatea eta foru-oinordetzak ardatz hartuta. Zikloa azaroaren 19an amaituko da, Euskaltzaindiaren egoitzan, «Bizkaiko Foru zuzenbidea eta euskara: 500 urte elkar biziz» jardunaldiarekin, hizkuntza-zuzenbideari eta Foruak euskal letrekin duen harremanari eskainia.

Legelari, akademiko eta zuzenbideko profesionalen hitzaldiez gain, hainbat argitalpen eta erakusketa aurkeztuko dira jardunaldietan. Lehen bi jardunaldietan, azaroaren 4an eta 12an, Euskal Zuzenbidearen Klasikoak bildumako 13. liburua, Fuero Nuevo de Vizcaya (1526), aurkeztuko da. Horrez gain, 4an gaiaren inguruko erakusgarri batzuk ikusgai egongo dira, eta 12an, Euskal Zuzenbide Zibila erakusketa. Azaroaren 19an beste bi liburu aurkeztuko dira: Bizkaia 1526-2026. Foru-testuak euskaraz, Klasikoak bildumako 14. zenbakia, eta …Bizcaico porubac emoten deust escubidia…, MINOR bildumako 15. zenbakia. Egun berean, Euskaltzaindiaren Hitzak lege erakusketa ere ikusi ahal izango da.

Bizkaiko Foru Barriaren V. mendeurreneko egitarauak (Bizkaiko Foru Barria 500), Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Zuzenbideko Euskal Akademiak babestu eta antolatu dituzte jardunaldiak. Honako hauek lagundu dute: Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuak eta haren Euskal Foru Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldeak, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuak, Euskaltzaindiak, Euskal Herriko Erregistratzaileek, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak eta DeustoCampusek, Deustuko Unibertsitateko Eztabaida Klubak. Sarrera dohainekoa da, aldez aurretik izena emanez gero: secretaria@avd-zea.com helbidean edo 944 255 715 telefonoan (Isabel).

Apertura curso 2026/2027
Ekitaldia · 28/09/2026

2026/2027 ikasturtea irekitzeko ekitaldia

Zuzenbidearen euskal Akademiaren lehendakariak eta Euskal Herriko Notario Elkargoaren dekanoak Atsegin handiz gonbidatzen zaituzte honako ekitaldi honetara 2026/2027 ikasturtea irekitzeko ekitaldia. Ekitaldia urriaren 21ean, asteazkenean, izango da, arratsaldeko 19:00etan Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan (Henao kalea 8)

Ikasturtea irekitzeko hitzaldia: La Comisión General de Codificación y sus propuestas civiles. Antonio Pau Pedrón jaunak, Kodifikazioko Batzorde Nagusiko Lehen Ataleko lehendakariak emango du.

Hitzaldiaren ondoren legelari gazteentzako XI “Adrián Celaya” Sariak emango dira.

Azken argitalpenak

Euskal letretan barrena, legea mintzo
Andres M. Urrutia Badiola

Euskal letretan barrena, legea mintzo

El documento notarial electrónico
Jesús Sánchez Vigil de la Villa

El documento notarial electrónico

Textos de Derecho civil foral de Vizcaya (1946-1988)
Manuel Ricardo Lezón Novoa; José María Scala López de la Peña

Textos de Derecho civil foral de Vizcaya (1946-1988)

Una justicia al servicio de las personas
Iñaki Subijana Zunzunegui

Una justicia al servicio de las personas