JARDUERAK

Kooperatiba-kreditua:eredu baten defentsa

2014ko abenduaren 11n Deustuko Unibertsitatearen Paraninfoan 16:30etatik 19:00etara jardunaldi bat ospatuko da, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak antolatuta, kooperatiba-kredituari buruz, eredu horren defentsan. Jardunaldiak bi zati izango ditu: batetik, kontzeptuari buruz Dante Cracogna eta Carlos Vargas arituko dira. Eta bestetik, esperientzia batzuen adibideak jarriko dira, bai estatukoak bai atzerrikoak. Sarrera doan da.


  • Hasiera-data: 2014/12/11
  • Bukaera-data: 2014/12/11
  • Lekua: Deustuko Unibersitatearen Paraninfoan 16:30etatik 19:00etara.