65 urte beteko dira aurten Bonifacio Echegaray euskal legelari, historialari, euskaltzale eta idazlea hil zela. Hori dela eta, Euskaltzaindiak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Sabino Arana Fundazioak mintegi bat antolatu dute elkarlanean euskaltzain horren bizitzaren hainbat alderdiri buruz jarduteko, XIX. mendearen amaierako eta XX.aren lehen hereneko euskal kulturak, historiak euskal Zuzenbideak lortutakoen eta amestutakoen erakusgarri. Mintegia abenduaren 16an egingo da, ostegunarekin, goizeko 9:30etatik 13:00etara, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan