Zuzenbidearen Euskal Akademiak Europako Oinordetza Erregelamenduari buruzko jardunaldia egin zuen joan den maiatzaren 28an, Bizkaiko Foru Jauregian. Goizeko saioan parte hartu zutenen artean, besteak beste, hauexek dira azpimarratzekoak: Jose Luis Iriarte de Angel jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren katedraduna; Juan Jose Alvarez Rubio jauna, Euskal Herriko Unibertsitatearen katedraduna; eta Alfonso Rentería Arocena jauna, notario eta jabetza-erregistratzailea. Guztien aurkezpena egiteko bertan egon ziren Borja Iriarte jauna, Nieves Paramio andrea eta Elena Muguerza andrea, letraduak eta azken biak, Bizkaia Jaurerriko Abokatu Bazkun Ohoretsuaren euskal zuzenbide zibila ikertzeko taldekideak. Parte hartu zuen erakundeei X. urteurrenaren oroitzapenezko plaka bana eman zitzaien. Arratsaldeko saioan parte hartu zutenen artean, besteak beste, hauexek dira azpimarratzekoak: Vicente María del Arenal jauna, Bilboko notarioa; Lorenzo Goikoetxea jauna, Deustuko Unibertsitatearen irakaslea; José Miguel Gorostiza jauna, abokatua eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako zuzendaritza-batzako kidea; Alberto Atxabal jauna, Deustuko Unibertsitatearen irakaslea; eta Nerea Magallón andrea, Deustuko Unibertsitatearen irakaslea. Moderatzaile gisa letradua eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako zuzendaritza-batzako kide den Alkain Oribe andrea aritu zen.